Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko ekainaren 17an

COVID-19ren bilakaeraren ondorioz hartutako prebentzio-neurri espezifikoak

Neurri eta berrikuntza nagusiak

Foto noticia

Mugikortasunari buruzko neurriak:

  • Etxeratze-agindua kendu da.
  • Konfinamendu perimetrala altxatzen da.
  • Bilerak erabilera publiko eta pribatuko guneetan: gehienez ere zortzi pertsona eta hiru bizikidetza-unitate izatea gomendatzen da.

Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduei buruzko neurriak:

  • Barnealdeetan kontsumitu daiteke.
  • Irekitzeko bi aukera daude:
    – Baimendutako gehieneko edukieraren % 50eko edukierarekin eta baldintzak betez.
    – Edukiera-mugarik gabe: edukiera mahaietako aulkien arteko distantziaren arabera eta baldintzak betez zehazten da.
  • Barnealdeak ixteko ordutegia: 24: 00ak arte.

Aire zabaleko terrazak:

  • Irekiak
  • Ordutegia: gehienez 01: 00ak arte, establezimendua husteko lanak barne, eta 00: 00etatik aurrera ezingo da bezero berririk onartu (abuztuaren 17ko 8/2020 Foru Lege Dekretua). Udal-ordenantza murriztaileagoak egon daitezke.

Nafarroan indarrean dauden neurriak, ekainaren 18tik uztailaren 1era

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.