2020eko otsailak 2

Eraikinak ebaluatzeko txostena

Eraikinak Ebaluatzeko Txostena (EET) zehazten du zein den haren kontserbazio egoera orokorra, irisgarritasun maila eta ziurtapen energetikoa

Foto noticia

Eraikinak Ebaluatzeko Txostena (EET) eraikin bati dagokion agiri teknikoa da eta bertan zehazten da zein den haren kontserbazio egoera orokorra, zein den haren irisgarritasun maila eta zein den haren ziurtapen energetikoa.

2019 urteko txostena

EET-a idatzita edukitzeko data:

50 urte betetzen direneko dataEET-a izateko azken data
2013ko abenduaren 31 baino lehen2018ko urtarrilak 1
2014, 2015 eta 2016 urteetan zehar2019ko urtarrllak 1
2017 eta 2018 urteetan zehar2020ko urtarrilak 1
2019 urtean2021eko urtarrilak 1
2020ko urtarrilaren 1etik aurrera50 urte betetzen direneko urtebete baino lehen


EET-a nahitaezkoa da birgaitze babestuko espedientea bideratzeko
:

  • Auzo komunitatearen laguntza behar duten jarduketetarako (irisgarritasuna, inguratze-termikoa edo instalazio termikoen hobekuntza) edota egituraren egokitzapena egiteko, EET-a eskatuko da.
  • Norbanakoen jarduketetarako (bainugelak, sukaldeak, kanpo-arotzeria, instalazioak,…), epearengatik eskatu ahal denetan. (gaur egun, 1983. urtera arte erakitakoak)

Gogora ekarri behar da abenduaren 26ko 28/2018 Foru Legearen 34.7 artikuluak, Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aldatu zuenak, familia bakarreko etxebizitzetara hedatu zuela EET (Eraikinen Ebaluazio-Txostena) egiteko betebeharra, egutegi honen arabera (hamahirugarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoa):

a) 2018ko abenduaren 31n 100 urteko edo gehiagoko antzinatasuna duten familia bakarreko etxebizitzek eraikinaren ebaluazioa egin beharko dute, 2020. urteko lehen eguna baino lehen dagokion txostena izan dezaten.

b) 2019ko abenduaren 31n 75 urteko edo gehiagoko antzinatasuna duten familia bakarreko etxebizitzek eraikinaren ebaluazioa egin beharko dute, 2021. urteko lehen eguna baino lehen dagokion txostena izan dezaten.

c) 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera 75 urteko antzinatasuna duten familia bakarreko etxebizitzek eraikinaren ebaluazioa egin beharko dute, antzinatasun hori eskuratu zutenetik urtebete igaro baino lehen dagokion txostena izan dezaten.

Era berean, Foru Legeak ezarri zuen bizigarritasun-zedula emateko edo berritzeko beharrezkoa izango dela Eraikinen Ebaluazio Txostena izatea, gabezia arinak dituen gai emaitzarekin, hura eska daitekeenean eta eraikina familia-unitate bakar batena, pertsona fisikoarena edo juridikoarena denean.

Beraz, gogorarazten da derrigorrezkoa dela familia bakarreko eraikinetan EET eginda izatea 2020/01/01etik, 100 urtetik gorako eraikinen kasuan bizigarritasun-zedula berritu edo eman ahal izateko (1918ko katastroko data edo lehenagokoa).

NOTICIAS RELACIONADAS

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba