2021eko ekainak 10

Ibilgailuak kale nagusira sartzeko kontrol-sistema berria

Kale Nagusiak norabide bakarra izango du

Foto noticia

Datozen egunetan abiaraziko da Kale Nagusian ibilgailu motordunen sarbidea kontrolatzeko sistema, azken bi Udal-Buletinetan jakinarazi den bezala. Helburu nagusia pertsonak bizileku-eremu gisa hartzen den kale batera sartzea erraztea eta bermatzea da. Era berean, autoen, furgoneten eta abarren pilaketa saihestea eta horien sarrera arautzea bilatzen da. Horretarako, kontrola ezarri behar zaie sar daitezkeen ibilgailu motordunei, zer ordutegitan eta zenbat denboraz.

Lehenik eta behin, azpimarratu behar da Kale Nagusiak norabide bakarra izango duela, eta, beraz, sarrera pibotearen sarreratik egingo da (Kateako bidegurutzea Serapio Huici Etorbidearekin bat egiten duen horretan), eta, irteera berriz, Esteban Armendarizetik edota Kale Nagusiak eta Irigoien kaleak (Kultur Etxea) bat egiten duten gunetik. Horrela, ibilgailuak, gaur egun ez bezala, gurutzatu ez daitezen ahalbidetuko da.

Kale Nagusian garaje-plaza bat duten pertsonentzat, sistemak ez dakar inolako aldaketarik. Ordea, kontuan izan behar da pibotea jaisteko gailuek uztailaren 1ean iraungiko dutela eta sarbidea matrikula irakurtzeko sistema baten bidez eginen dela, honek suposatzen duen erosotasunarekin. Hori dela eta, aipatu gailuak Herritarrak Hartzeko Bulegoan itzuli ahal izango dira, eta bertan bere garaian aurkeztutako fidantza itzuliko zaie interesatuei. Era berean, garajeetara sartu ahal izateko, sartu nahi duten ibilgailu motordunen matrikulak eman beharko dituzte, gehienez ere lau. Baimendutako ibilgailu bat garajera sartu bada, garaje horri lotutako gainerako ibilgailuak ezingo dira kale nagusira sartu, eta, beraz, pibotea ez da jaitsiko. Zamalanen ordutegian, garajean ibilgailu bat badago, lotutako gainerako ibilgailuak Kale Nagusira sartu ahal izango dira, eta murrizketa bera izango dute, 20 minutukoa, gainerako herritarrek bezala.

Kale Nagusian edo Udaletxeko Plazan merkataritza/ostalaritza jarduera duten pertsonen kasuan, gehienez ere lau matrikula eman ahal izango dituzte, eta horrekin zamalanetako ordutegitik kanpo sartu ahal izango dira, astelehenetik ostiralera 20: 00ak arte, gehienez ere 20 minutuz.

Zamalanetako ordutegian edozein ibilgailu sartu ahal izango da, gehienez ere 20 minutu errespetatuz zamalanak, erosketak eta abar egiteko. Neguko ordutegia honako hau da: astelehenetik ostiralera, 05:00etatik 08:00etara (ikastetxera doazen ikasleen segurtasuna bermatzeko) eta 09:15etik 12:00etara (ordu erdi luzatu da); larunbatetan, 05:00etatik 12:00etara; eta igande eta jaiegunetan itxita egongo da. Udan (uztailaren 1etik abuztuaren 31ra), astelehenetik larunbatera, ordutegia 05:00etatik 12:00etara da, eta igande eta jaiegunetan itxita egongo da.

Kale Nagusian bizi diren pertsonentzat ez da aldaketarik izango, Udaltzaingoaren bidez artatuko dira behar bereziak, baita suhiltzaileen gainerako zerbitzuak, larrialdi medikoak eta abar ere.

Espero dugu neurri hauekin pertsonen eta ibilgailuen arteko bizikidetza ahalik eta baketsuena eta seguruena izatea.

NOTICIAS RELACIONADAS

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba