CASTELLANO | 2010eko irailaren 9a
aquí esta la fechaPasa den urtarrilaren 5ean, asteartez, gazteei zuzendutako Enplegu Zerbitzua ipini da martxan Gaztelekun.
Zerbitzua lehentasunezko kontua da Udalarentzat, Gazteria Arloaren bidez. Era berean, beharrezkoa da herriko gazte gehientsuenen aburuz; izan ere, horrela adierazi baitzuten "Atarrabiako gazteen errealitatea" izeneko soziologia-ikerketan eta "World Cafe" edota tailer parte-hartzailean.
Zerbitzuaren helburuak:
• Gazteak lan-merkatura hurbil daitezen bultzatzea.
• Nafarroako Enplegu Zerbitzuak koordinatutako zerbitzu eta baliabideen sarera sarbidea erraztea.
• Enpleguaren arloan informazioa, prestakuntza eta orientabideak eskaintzea.
Norentzat da zerbitzua?: 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.
Nola ematen da zerbitzua?:
o Elkarrizketak norbanakoekin eta talde-saioak, non enpleguaren arloko informazioa, prestakuntza eta orientabideak eskainiko diren.
o Gaztelekun iragarki-oholtza paratuko da, non gazteek herriko enpresek paratutako lan-eskaintzak eta iragarkiak ikusi ahal izanen dituzten.
o Bitartekaritza lana eginen da herrian dagoen eskaintzaren eta eskaeraren artean.
o Orientatzaile soziolaborala, ordenagailuak Interneterako konexioarekin, argitalpenak... izanen dira, eta halaber, erakundeen eta enplegu baliabideen gida.
o Lana aurkitzeko tekniken ikastaroak, (curriculuma, aurkezpen- gutunak, agenda, agenda...), lan-informazioa, (kontratuak, nominak, lan-eskubideak...), auto-enplegua, (izapideak, diru-laguntzak...), langileak hautatzeko prozesuak eta elkarrizketak, betiere Nafarroako Enplegua Zerbitzuarekin koordinazioan.
Jendearentzako harrera orduak:
- Astearteetan: 13:30etatik 14:30etara eta 16:30etatik 20:30etara
- Ostiraletan: 16:30etatik 19:30etara.
Zerbitzura etortzeko hitzordua eskatu beharko da aurretik:
- Astelehenetik ostiralera 16:30etatik 22:00etara Gaztelekun
- Telefonoa: 948355970, ordutegi horretan bertan.
- Posta elektronikoa: juventud@villava.es / gazteservicioempleo@gmail.com