Atarrabiako Udalak, Kultura Zerbitzuaren bitartez, “PETRI ATARRABIAKO” gaztelerazko eta euskarazko XXXII. Haur Kondagintza Lehiaketa antolatzen du
OINARRIAK
- Ondoko baldintzak betetzen dituen edonork parte ahalko du: Herriko Ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako III. Zikloko edo Bigarren Hezkuntzako I. Zikloko ikaslea izatea edota bestelako Ikastetxeetan ikasten duten herrian bizi diren eta Atarrabian biz idiren ikaslea izatea.
- Lanak jatorrizkoak eta gai librekoak izanen dira eta alde batetik idatziriko folio batekoak gutxienez eta 4 foliotakoak gehienez.
- Bi maila izanen dira: Lehen Hezkuntzako III. Zikloko ikasleak batetik eta DBH-ko 1. eta 2. mailakoak bestetik. Bi mailatan gaztelerazko eta euskarazko modalitateak izanen dira.
- Lanak izengoitipean aurkeztuko dira, zein maila eta modalitatean aurkezten den garbi adieraziz. Era berean izen-abizenak, adina, helbidea, telefonoa eta ikastexearen izena adieraziko dira, izengoitia idatzita daraman gutunazal baten barruan.
- Lanak aurkezteko epea 2021eko martxoaren 18an amaitzen da.
- Epaimahaia literatura munduko perstonek osatuko dute.
- Lanak Atarrabiako ikastetxeetan edo Atarrabiako Kultur Etxean aurkeztuko dira (Kale Nagusia, 38).
- Modalitate bakoitzerako ezarritako sariak, segidako dirukopuruen balioa duten eskola-materiala erosteko txartelak izanen dira:
- 1. saria: Lehen Hezkuntzako III. Zikloa eta Bigarren Hezkuntzako I. Zikloa: 150€
- z. saria: Lehen Hezkuntzako III. Zikloa eta Bigarren Hezkuntzako I. Zikloa: 100€
9. Deialdi honetara aurkezteak oinarri hauek onartzea suposatzen du.
Deja un comentario