Iparraldean Ezkabarte, Ekialdean Uharte, Hegoaldean Burlata eta Mendebaldean Iruñea ditu Atarrabiak eta Ultzama ibaiaren bi ertzetan kokatua dago.

Paisaia

Atarrabiak Ultzama ibaiaren bi bazterretara zabaltzen den lurralde ireki eta laua betetzen du. Iruñerriko margak, hauen gainean kokatzen da ia lurralde osoa, Aro Tertziarioaren haserakoak dira. Marga hauek Arga eta Ultzama ibaien terrazen alubioiez estalirik daude, leku lauak sortuz.

Ipar-mendebaldean ageri den harearri gune estuak hobeki eutsi dio higadurari eta gaintxo bat osatzen du (Ezkaba mendia, 584 metrorekin) San Cristobal eta Mira­valles mendien artean. Ultzama ibaiak iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du udalerria eta herriaren hego-ekialdeko muturrean egiten du bat Arga ibaiarekin.

Landaredia eta Fauna

Atarrabiako azaleraren %90 baino gehiago urbanizatua dago. Beraz, herrian ikus dezakegun landaredia eta fauna, herrian bertan dauden parkeetan eta Ultzama ibaian edota honen bazterretan ikusiko dugu.

Klima

Herriak trantsizioko klima ozeanikoaren zein klima ozeaniko leunaren ezaugarriak ditu.

Klima ozeanikoa prezipitazioen ugaritasunean islatzen da, 1100-1200 mm. inguru. Sasoirik euritsuena udazken eta neguan ematen da. Klima kontinentalaren eragina berriz negu hotzetan atzematen da. Hainbat hilabetetan ematen den bataz bestekoa 6 gradukoa izaten da.  Udak beroak dira, uztailean 22 gradutik gora.

Udan bi hilabeteko lehortea ematen da. Tenperaturaren bataz bestekoa 12tik 13 gradura bitarte doa urtean zehar.