Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Rellenoa

Rellenoa oso jaki tipikoa da Nafarroako iparraldeko herriko jaietan, hauen artean Atarrabiakoetan. Halaxe zen behintzat antzinean, baina ohitura galtzen joan zen. Irati Elkarteak, ordea, duela urte batzuk ohitura hori berreskuratzeko ahaleginetan hasi zen, eta jaietako astelehenean relleno lehiaketa eta dastaketa antolatzea proposatu zion Udalari.

Osagaiak:

    • 2 dozena arrautza.
    • kilo erdi arroz.
    • kilo laurden txahal edota arkume gantz.
    • kilo laurden txerri-urdai zuri.
    • lau baratxuri ale.
    • 150 gramo tipula.
    • koilarakadatxo bat perrexil txikitua.
    • 3 azafrai poltsa.
    • espezia papertxo bat.
    • gatza eta txahal edota txerri hesteak.

Prestaketa:

Arroza egosi, asko egin gabe. Baratxuriak, tipula eta perrexila fin-fin txikitu. Azafraia txigortu. Urdaia eta gantza txikitu ondoren arrozari eta gainerako osagaiei nahastu. Arrautzak, gehiegi eragin gabe, guztiari batu eta ongi nahasi. Gatza, nahi den gustura, bota eta hesteak (garbiak) bete ifrentzuz. Hesteak lotu, estuegi gabe, orea laxo egon dadin. Ondoren egosi, barnealdea guztiz mamitu arte. Mamitzen hastean orratz fin batekin zulatu egin behar dira, airea atera dadin

Aurkezpena:

Era asko dago. Honatx hemen adibide bat. Xerratan moztu, gutxi gora behera zentimetro batekoak. azala kendu eta olio gutxitan denbora gutxi batean frijitu (txigortu gabe). Kazola batean ipini eta olio berean tomate-saltsa su bigunez berotu eta rellenoaren gainera bota. Tomatearekin eta pikatxarekin ere aurkez daiteke, edota piper gorriekin.

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.