San Andrés Eliza

Gaur egun San Andres Eliza, antzinakoa zegoen leku berean dagoena, hirurogeigarren hamarkadako eraikin modernoa dugu. Aurrekoa errenazentista erakoa zen eta nahiz eta bere altxatze lanak 1563. urtean hasi, XVII. mendea ongi sartu arte ez ziren amaitu.

Aipatu eraikin haren arrastoak, kokapenean eta 1780. urtetik aurrera eraikitako oin borobileko “Bakardadearen Kapera” izenekoan ikus ditzakegu.

Atarrabiako erdi-aroko eliza hiribarrutik landa zegoen. Seguruenik erromanikoa zen eliza hau gaur egungo San Andres zubiaren ondoan kokatua egongo zen, izen bereko kalea eta Ultzama kalea gurutzatzen diren tokian, Burlata eta Atarrabiako Etxea lotzen zituen antzinako bidexkaren ondoan.

Garai bateko kokapen honen lekuko, toponimiak jaso dituen “Donapea” eta “Andreszar” bezalako hitzetan ikus daiteke.

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba