Donejakue Bidea

Atarrabiak (eta Arre eta Burlatarekin osatzen duen herri-multzoak) Orreagatik bide frantziarra barna jaisten diren erromesentzako Iruñera sartzeko atea suposatzen du. 35 kilometro, hau da egun oso bateko ibilaldia (bi egunekoa lasaiago hartu eta Zubirin gaua ematen dutenentzat) dago Orreagatik Atarrabiaraino. Hala bada, Atarrabiako Udal Aterpetxea atseden hartzeko leku nahitaezkoan bihurtzen da; kontuan hartuta gainera, Iruñera iristeko Iruñeko gune historikoa kokatzen den lautadara igo behar dela.

Argia da “ibilbide kultural europar” lehen honek izan duen eragina herriaren garapenean. Izan ere, planoa begiratzea besterik ez dugu, Bideak alde batetik bestera gurutzatzen duela konturatzeko. Ez da kasualitatea Bidea doan kalea Kale Nagusia izatea.

Volver arriba