2023ko Aurrekontua

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2023/123/24

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2023ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen 2023ko aurrekontu orokorra, eta hasierako onespenaren erabakia 2023ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 8an.

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), behin betiko onetsi da, eta argitara ematen da haren laburpena lege beraren 277.1 artikuluarekin bat, xehetasun honekin:

1.–Atarrabiako Udalaren 2023ko aurrekontua, honela xehakaturik:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 2.855.558,18 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 429.060,83 euro.

3. kapitulua.–Tasak eta beste diru-sarrera batzuk: 1.008.478,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 5.849.801,36 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak, 120.303,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 330.000,00 euro.

8. kapitulua.–Aktiboen aldakuntza: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Pasiboen aldakuntza: 2.560.000,00 euro.

Guztira: 13.153.201,37 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 5.697.735,62 euro.

2. kapitulua.–Ondasunak eta zerbitzuak erostea: 2.536.529,00 euro.

3. kapitulua.–Interesak eta finantza-gastuak: 19.780,14 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.321.903,89 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 3.296.001,18 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 5.264,00 euro.

8. kapitulua.–Aktiboen aldakuntza: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Pasiboen aldakuntza: 275.987,54 euro.

Guztira: 13.153.201,37 euro.

2.–2023ko aurrekontua betearazteko oinarriak behin betiko onetsirik gelditu dira.

3.–Kirol Martiket 2015 SL enpresa publikoak 2023rako aurkezturiko gastuen eta diru-sarreren aurreikuspenaren egoera-orria, diru-sarrera eta gastuetan 1.424.000,00 eurokoa baita.

 

 

 

 

 

 

Volver arriba