Herritarrak Hartzeko Bulegoa

Herritarrak Hartzeko Bulegoa Udalaren eta herritarren artean ematen diren kontsulta eta gestio ia gehienak biltzen dituen udal zerbitzua da, erakunde honen eta herritarren arteko harremanak errazteko, administrazio hurbilagoa ahalbidetzen duelarik.

  • Tel.: 948 13 66 80
  • Fax: 948 13 63 86
  • Email: ayuntamiento@villava.es
  • Web: https://www.villava.es
  • Twitter: https://twitter.com/villavatarrabia
  • Jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 14:30etara


  • Zuzendaria: José Sánchez Uribarri

  • 2 administrari

  • Atarrabiako Udalean jasotzen diren informazio eta izapide eskariak oro gune bakar batean biltzea, azken helburua herritarra bera izaki.

Herritarrak Hartzeko Bulegoak ondoko zerbitzuak ematen ditu:

Tramiteen kudeaketa:

  • Alta eta baja emateak eta aldaketak erroldan
  • Errolda bolanteak eta ziurtagiriak
  • Erregistroa
  • Banku-helbideratzeak
  • Obra-baimenak
  • Pasabideak
  • Alta emateak, bajak eta aldaketak JEZn
  • Ziurtagiriak: ondasunak edo jabetzak, JEZ eta zirkulazioa
  • Erreziboen eta zor ezaren ziurtagirien bikoiztuak
  • Zita eskatua: arkitektoa, aparejadorea, ingeniaria, alkatea eta idazkaria
  • Gainbalioen kalkulua
  • Atarrabiako merkatu txikirako salmenta postuetarako eskabideak
  • Isunen aurkako alegazioak
  • Euskarazko udalekuetara joateagatiko dirulaguntzak
  • Herriko jaietan kaleko salmenta postuak paratzeko eskabideak
  • Herriko jaietan txosnak paratzeko eskabideak
  • Udalaren web-orriaren eguneratzea
  • Estatistikak
  • Udal hilerria
  • Fidantzen eta bermeen itzultzeak
  • Euskara ikasteagatiko dirulaguntzak
  • Izenemateak Kirol Eskoletan
  • Zirkulazio Zergaren itzultzea behin-betiko Bajagatik
  • Datuak eskuratu, aldatu, baliogabetu eta horien kontra egiteko eskubidea gauzatzea.
  • Hitzarmeneko emanaldietarako laguntzak, herriko musika- eta arte-elkarteentzat.
  • Herriko Elkarte Soziokulturalentzako laguntzak
  • Erreziboen ordainketa VISArekin
  • Izenemateak hiri-udalekuetan
  • Gainbalioen ordainketa zatikatu
  • Agirien egiaztatzea
  • Ezkontza Zibilerako Eskaera
  • Izenemateak Entitateen Udal Erregistroan
  • Ondarezko erantzukizunaren erreklamazioa
  • Berdintasunaren aldeko emakumeen elkarteentzako dirulaguntzak
  • Gidatzeko eta zirkulazio baimenean helbidea aldatzeko eskaera
  • Atarrabiako ikasleen Aita-amen Elkarteentzako diru-laguntzak
  • Gazte Bermeko Sistemarako izen-ematerako erabiltzaile/pasahitza eskaera
  • Udal-Artxiboko kontsultaren eskaera
  • Gardentasun Atariaren eguneratzea
  • Atarrabiako merkataritza-establezimenduetako errotuluetan euskara erabiltzeko dirulaguntzak
  • Beste administrazio publiko batzuei zuzendutako eskabideak/idazkiak aurkeztea
  • Egoitza elektronikoaren eguneratzea
    Alta Cl@ve sisteman
  • Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela eskatzea
  • Bikote Egonkorren Erregistro Bakarrean izena ematea

Informazioa:

  • Atarrabian kokaturiko zerbitzu eta erakundeen gaineko informazioa
  • Garraiobideak
  • Kultura- eta aisialdi-jardueren eta ikuskizunen agenda.

Oharrak, kexak eta iradokizunak:

  • Oharren, kexen eta iradokizunen erregistroa, bideratzea eta erantzutea.
Volver arriba