Udaletxea

Civiles

Kale Nagusian dago, Udaletxearen eta elizaren ondoan.

XX. mendearen hasiera arte, Udaletxea Kultur Etxe zaharra dagoen ondoko orubean egon zen. 1918an herriak “Entseina Etxea” izenekoa erosi eta zaharberritu egin zuen, bertan udala eta herriko eskolak paratzeko xedearekin.

Oin karratuko eraikina da, adreiluzkoa. Aurrealdean herriko bi armarri ditu, XVI. eta XVII. mendeetan landuak, aurreko udaletxeetako arrasto bakarrak. Armarriokin batera kaskadun mazmarroa ikus daiteke, aurrerago udaletxetarako erabiliko zen eraikina altxatzea agindu zuen familiarena ziurrenik. 1998an eraikina berriztatzeko eta barnetik berregituratzeko lanak egin ziren. Ordukoa da, egun duen itxura eta antolaketa.

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba