Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Ya pueden reservarse plazas para las visitas guiadas al Palacio de Navarra

Doako bisitak azaroaren 24tik abenduaren 1era egingo dira.

Bertaratu nahi duten interesdunek plaza erreserba dezakete, azaroaren 20tik aurrera, 948 012 012 eta 012 telefono-zenbakietara dei eginez (deia 0,34 euro) 08:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera.

Eraikin ospetsu hau eta bertako harribitxi artistiko nahiz historikoak ezagutzeko aukera bikaina da.

palacio de navarraBisiten edukia

Bisitak 30-35 pertsonez osatutako taldeetan egingo dira, gidari batek zuzenduko ditu, eta 75 minutuko iraupena izango du. Interesdunek bisita euskaraz egitea ere eska dezakete.

Ordutegiak honako hauek dira:

Lanegunetan (azaroak 24, 28, 30 eta abenduak 1) arratsaldez egingo dira (taldeen hasiera ordu erdiro egingo 17:00ak eta 18:30 artean), eta jaiegunetan (azaroak 25, 26 eta 29) goiz eta arratsaldez, 11:00ak eta 12:30 artean goizez, eta 18:00etan eta 18:30ean, arratsaldez.Guztira, 34 bisita eskaintzen dira, haietatik 30 gaztelaniaz eta 4 euskaraz.

Bisita honako era honetan banatuko da: sarrera-bideo bat ikusiko da, eta Lehendakarien Aretoa, Areto Berdea eta errege-erretratuena, Lehendakaritzako Bulegoa, Bilkuren Aretoa, Kapera eta Tronuaren Aretoa bisitatuko dira.

Bisita egiteko, beharrezkoa da NAN txartela eramatea eta bisita hasi baino lehen Karlos III., 2. zenbakiko atean izatea. 18 urtetik beherakoak heldu batekin agertu beharko dira.

Jauregiko zenbait tokik zaintza bereziak behar dituztenez, ezin da takoi meheekin ibili. Gurpil-aulkian edo aulkitxoan sar daiteke, ordea. Argazkiak ere atera daitezke flash-a erabili gabe.

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.