Txarteldegian

1) Aukeratu ikuskizuna 2) Aukeratu emanaldia 3) Aukeratu eserlekuak 4) Aukeratu tarifa 5) Tramitatu eskaera

Sarrerak ezin dira aldatu, ezta itzuli ere. Leihatila ikuskizuna hasi baino bost minutu lehenago itxiko da.

MIKELATS DANTZA TALDEA
LAGUNTZAILEAK: Erraldoi Konpartsa, Atarrabiako Txistulariak, Gaitariak, Itziar Pérez de Ziriza.
Mikelats Dantza Taldea bere 30. urtemugako ospakizunean dabil. Ibilbide oparoa izan da, kultura, bidaiak eta ikuskizunak ardatz harturik, eta izugarri ikasita. Oraingo honetan, taldeak umorez blaitutako ikuskizuna eskainiko digu, euskal dantzak ulertzeko hainbat ikuspegi erakutsita; guztiak ere baliozkoak… Edo agian ez? Hainbat dantzari-belaunaldi arituko dira elkarrekin Kultur Etxean, bazterrak bestaz, tradizioz eta berrikuntzaz beterik.

Data: 20 api - 21 api 2024
Prezioak: €5,00


HOGEI BERRIROKO BIDEAK: Maider Ansa (ahotsa); Txuma Flamarique (gitarrak); Jon Uribeetxerria (bateria); Ion Dorregarai (baxua).
Txuma Flamariquek euskal talde berri bat sortu du, eta bera da zuzendaria. Benito Lertxundi, Itoiz, Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Berri Txarrak, Gatibu… Gogoan dauzkazun kantuak, abesten dituzun printzak, zure bizitzari lotutako kantuak, berriz ere plazan Hogei Berriroren eskutik.

Data: 27 api 2024 At: 20:00
Prezioak: €5,00


DINAMO DANZA
KONTZEPTUA ETA IDEIA: Joaquín Sevilla, Carmen Larraz. ZUZENDARTIZA: Carmen Larraz. EDUKI ZIENTIFIKOA: Joaquín Sevilla. KOREOGRAFIA-SORKUNTZA: Carmen Larraz en colaboración con Lorenzo Avolio y Aimar Odrizola. IKUS-ENTZUNEZKO SORKUNTZA: Hilario Rodeiro. MUSIKA SORKUNTZA: Hilario Rodeiro. JANTZI SORKUNTZA: Illazki Martirena. ARGI SORKUNTZA: Andoni Mendizabal.
“Luz Negra” koreografia-proposamenean eskutik helduta doaz zientzia eta artea, argiaren izaeraren printzipioak artearen bidez nola adierazi ikertzeko. Argia funtsezkoa da gure bizitzan eta, egun, fenomeno hori erabat normalizatu dugu. Haren izaerak, dena den, bideak urratu ditu fisika kuantikoan eta, ondorioz, zabaldu egin da errealitatea esaten diogunaren ideia, eta egun beste zabaltasun batekin ikusten dugu. Aurrez, ikusleak argiarekin esperimentatzera gonbidatuko ditugu.

Data: 28 api 2024 At: 20:00
Prezioak: €5,00