Sarituak “Pedro de Atarrabia” haurrentzako XXXV. Narratiba Lehiaketan
277 lan aurkeztu dira gaztelaniaz eta 71 euskaraz
• Uholdeek harrapatu dezaketen eremu batean bizi bazara, emaiozu zure telefonoa Udaltzaingoari, eta gertakariren bat denean SMS mezuen bidez abisatu ahalko dizute.
• Euriak edota urtzaldiak direla eta ibaiak gora egingo duela aurreikusten denean, egiezu kasu larrialdi zerbitzuek egindako oharrei.
• Ur-goraldiaren abisua ematen bada, kendu ibilgailuak eta bestelako ondasunak urpean gera daitezkeen tokietatik.
• Euren kasa baliatu ezin diren pertsona gaixorik balego, jakinarazi Udaltzaingoari, etxetik atera behar izatea balizko baterako.
• Ibilgailuak kentzeko abisua ematen bada, erretira ezazu bertatik eta urpean gera ez daitekeen eremu batera eraman (ibaiaren inguruan urpean geratzeko arriskurik ez duen hilerri ondoko zelaia dago).
• Kasu egin uneoro Udaltzainek eta bestelako agintariek emandako jarraibideei.
• Urak har ditzakeen lokalik baduzu eten argindarra, gasa eta moztu ura.
• Ez ibili neurriz gaineko edota egiaztatu gabeko zurrumurrurik zabaltzen. Ez nahasi ebakuazio lanetan, eskatzen dizutenean salbu.
• Erreskatatua izateko deitzen baduzu, zehaztu ongi zauden tokia eta identifika zaitzaten argitasunak eman (atari zenbakia, atearen kolorea etxabea bada, arropa, bestelako seinaleak, objektuen kolorea eta abar.)
• Sakelako telefonoa behar izanez gero erabili bakarrik, lineen gainkargak arazoak sor bai diezazkieke larrialdi taldeei.
277 lan aurkeztu dira gaztelaniaz eta 71 euskaraz
Maiatzaren 3tik 17ra bitarte 2023/24 denboraldian Udaletxeko Kirol Eskoletan izena emana dutenek 2024/2025 denboraldian eskolan jarraituko duten ala ez baieztatu beharko dute
Ordainketa egiteko borondatzeko epea ekainaren 20an amaituko da
This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.
Deja un comentario