“Bodas de sangre”
2022ko otsailak 20 | 19:30ak
Kultur Etxeko Antzokia
- Zenbatekoa: 6 €
La Nave Teatro.
Egilea: Federico García Lorca
Egokitzapena: César Novalgos
Zuzendaritza: Marta Juániz
Interpreteak: Marta Juániz, Begoña Hidalgo, Uxue Olazaran, César Novalgos, Javier Chocarro
Txalapartariak: Anai Gambra, Mikel Urrutia
Asko borrokatu arren, eta eskubideen eta askatasunen konkistan aurrerapauso asko eman arren, maizegi dena hondatzen ari dela dirudi. Gizonak bizitza eta labana erabiltzen dituen eta emakumeak obeditzen duen mundu batean murgilduko gara. Mundu hori hurbil dago, edozein ate itxiren atzean ezkutatua. Lorcak sortu zuen unibertsoa eguneroko errealitatea da. Eta zer gertatzen da emakumeak, hala eta guztiz ere, egiazki zer nahi duen erabakitzen duenean? Ez al du eskubiderik bere burua grinaren edo eromenaren eskuetan uzteko? Ez al du eskubiderik hil arte maitatzeko? Edo, hain zuzen ere, heriotzaren bila ari ote da?
Deja un comentario