“Canción de Navidad”
2020eko abenduak 26 - 2020eko abenduak 29 | Egunero, 17:30ean eta, hilaren 27an eta 28an, 20:00etan ere bai
Kultur Etxeko Antzokia
- Zenbatekoa: 5€
El Bardo, Haur Antzerki Taldea eta Atarrabia Abesbatza.
Publikoa: familientzat, 3 urtetik gora
Saioak: Abenduaren 26, 27, 28 eta 29an
Atarrabian lehen aldiz eman zenetik 50 urtera, Charles Dickens idazle ingelesaren lanik ospetsuenetako bat emanen da Kultur Etxean. Izan ere, 1970ean, Atarrabia antzerki taldeak Eguberrietako Ipuin ezagun hori eman zuen estreinakoz. Eguberrietako lan klasikoetako bat da, oraingoan beste izen batekin heldu zaiguna, “Canción de Navidad”. Kontakizun hunkigarria da, ederki uztartzen baititu poesia, errealismoa, misterioa, beldurra eta mirariak. Mamuz, abestiz eta sorpresaz beteriko ikuskizuna, 50 urte geroago berriz ere ikusgai, Atarrabiako pertsona sorta baten eta hainbat talderen ahaleginari esker.
Deja un comentario