“¡Dejarme sola!”
2024ko urriak 11 | 20:00ak.
Kultur Etxeko Antzokia
- Zenbatekoa: 5€ leihatilan eta interneten
Belén Nevado.
Egilea eta zuzendaritza: Belén Nevado
Interpretea: Belén Nevado Méndez
Belén Nevado antzezleak, hots, “Ovarios verdes fritos” lanarekin 2022ko jaietan arrakasta handia izandakoak, “¡Dejarme sola!” komedia berria ekarriko digu aurten. Oraingoan, etxeko andre baten une pribatuak ikusiko ditugu, noiz eta, azkenean, bakardadean egoteko plazeraz gozatzeko tarte bat izatea lortzen duenean. Berezko eta iragazkirik gabeko umorearen bidez, emakumeen zati zaintzaile hori ordezkatzen duen pertsonaiarekin eginen dugu bat. “Mari-sukalde” horrek, izan ere -bere pribatutasunetik- bere gogoetak aletzen ditu maitasun erromantikoaren ideiaz, matxismo txikiez, bere fantasiez, eta emakume langile gisa etxe barnean eta kanpoan betetzen duen eginkizunaz.
Deja un comentario