Hagoan Taldea kontzertuan
2021eko urriak 2 | 20:30ak
Kultur Etxeko Antzokia
- Zenbatekoa: 5€ txarteldegian, 4€ interneten
Hagoan rock musika taldea Iruñeko 6 gaztek osatzen dute: Aritz Ezker Galech, Asier Perez Gil, Efren Otazu De la Casa, Aritz Martin Girona, Iker Tollar Ugarte eta Oier Balda Vidaurre. 2020an, “Bizitzeko Beldurra” lehen singlea argitaratu zuten, bideoklip formatuan. YouTuben eta gainerako plataforma digitaletan (Hagoan Taldea) dago eskuragarri, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Campus Music lehiaketa irabazi zuten eta Bilborocken parte hartu zuten UNIMUSIC proiektuaren barruan.
Deja un comentario