Haurrentzako zinea: “Leo da Vinci. Mona Lisa misioa”

2022ko azaroak 12 | 17:00ak.

Kultur Etxeko Antzokia

Foto evento
  • Zenbatekoa: 1 €

Saioa euskaraz.

Urtea: 2018
Nazionalitatea: Italia
Zuzendaritza: Sergio Manfio
Iraupena: 82 min

Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gazte bat, Mona Lisarekin maitemintzen da. Lisak etxea galduko du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio. Hala, aspaldi-aspaldi Montecristo uhartetik hurbil hondoraturiko itsasontzi pirata baten bila abiatu, eta itsasontziko altxor izugarria aurkitzen saiatuko da. Berak uste du altxor horri esker konponduko dituela Lisaren arazoak, eta biek batera hasiko dute bidaia, lagunekin elkar hartuta, jakinik ere bidaia ez dela izango batere samurra.  Izan ere, ez dira izango altxorra aurkitu nahi duten bakarrak.

ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba