“JATEKO MODUKO kontzertu bat”
2022ko otsailak 12 - 2022ko otsailak 13 | 20:00ak
Kultur Etxeko Antzokia
- Zenbatekoa: 6 €
Atarrabia Abesbatza.
Zuzendaritza: Íñigo Casali
Pianoa: Itziar Pérez de Ziriza
Sopranoa: itxaso Moriones
Sorterrira itzuli eta gazte garaiko une gozoak gogora ekarri nahi dituen “indiano” batek gidaturik kantari arituko da Atarrabia Abesbatza. Jan-edanaren plazeraz mintzo diren abestiak emanen dira, hala gure bazkalondokoetako eta Kantuz saioetako kantu herrikoiak, nola mendez mende Juan del Encina, Mozart, Arrieta, Verdi, Purcell eta gisako beste egile batzuek ondu eta utzi dizkigutenak.
Deja un comentario