“Novecento, la leyenda del pianista en el océano”
2021eko maiatzak 8 | 20:00ak
Kultur Etxeko Antzokia
- Zenbatekoa: 4€ txarteldegian, 3€ interneten
Antzerki amateurraren VII. erakustaldia.
Gabalzeka Teatro.
Zuzendaritza eta errealizazioa: Gabalzeka Teatro
Egilea: Alessandro Baricco
Interpretea: Javier Salvo
Haur baten istorioa da. Kartoizko kutxa batean agertu zen luxuzko transatlantiko batean, gerra arteko garaian. Urte haietan, metalezko erraldoi horiek Europa eta Amerika arteko ibilbideak egiten zituzten, burges dotorez, artistaz… beterik, bai eta milaka emigratzailez beterik ere. Haur hura Novecento zen, munduko piano-jotzailerik handiena izan zena, sekulan itsasontzi hartatik jaitsi gabe. Bere istorioaren egia adiskide onenari kontatu zion, tronpeta-jotzaile bati, eta orain, adiskideak agertokitik kontatuko digu hori.
Deja un comentario