
“Requiem”
2025eko apirilak 11 | 19:30ak.
Kultur Etxeko Antzokia

- Zenbatekoa: Sarrera gonbidapenarekin (leihatilan hartu behar dira, apirilaren 7tik aurrera)
Teatro Realeko abesbatza eta orkestra titularrak.
Musika klasikoa Burgosko Katedraletik. Streaming bidezko emankizuna.
“Requiem Re Minorrean” musika klasikoaren lanik ospetsuen eta enigmatikoenetako bat da. Noble anonimo batek enkargaturik, lana osatugabe gelditu zen Mozarten heriotzaren ondorioz, eta haren dizipulu batek bukatu zuen. Mozartek espiritualtasunean zuen interes handia islatzeaz gain, emozioak transmititzen ditu kontraste dramatiko handiz, hots, tristezia, beldurra, itxaropena eta bakea.
Deja un comentario