“Sopa de pollo con cebada”
2023ko abenduak 3 | 19:30ak

- Zenbatekoa: 3€ leihatilan eta Interneten
La Nave Teatro.
Testugilea: Arnold Wesker
Bertsioa eta zuzendaritza: Pedro Miguel Martínez
Interpreteak: Aurora Moneo, José María Asín, Marta Juániz, Leire Ruiz, Txori García, Pablo Salaberri, Ion Barbarin
“Sopa de pollo con cebada” joan den mendeko 60ko eta 70eko hamarkadan Ingalaterran egiten zen antzerki sozialaren adibide bikaina da. “Angry theatre” esan zitzaion, hau da, antzerki haserretua, sumindua. Antzezlana desengainu baten istorioa da. Langile-klaseko familia baten hasierako ilusiotik haien hondamenera igaroko gara. Hasieran, izan ere, zinez uste dute mundua alda daitekeela, baina gero, urteak joan ahala, hondatze fisikoa etorriko zaie, bai eta hondatze ideologikoa eta morala ere. Amak bakarrik eutsiko dio borroka-jarrerari. Antzerki errealista, ausarta eta borrokalaria.
Deja un comentario