“XV. urtemugaren kontzertu berezia”
2025eko urriak 24 | 20:00ak.
Kultur Etxeko Antzokia
- Zenbatekoa: 5€ txarteldegian eta interneten
Paz de Ziganda helduen abesbatza.
Zuzendaria: Mari Paz Arizkun
Pianoa: Susana Yanguas
Hamabost urte bete dituen honetan, abesbatzak kontzertu berezia prestatu du urtemuga behar bezala ospatzeko. Izan ere, kantuak bozketa bidez aukeratu dituzte kideek berek, 15 urteko ibilbide oparoan kantatutako abesti guztien artean. Kide bakoitzak bere 10 kantu kutunak hautatu behar zituen. Emaitza egitarau zoragarria izan da, kantu sorta zabala emanen baitute, hau da, bai a capella, bai pianoak lagundurik, hainbat hizkuntza eta estilotan, XX. eta XXI. mendeko abesbatza musikaren kantugile adierazgarrienetako batzuek ondutakoak.
Deja un comentario