Armarria

Escudo. ArmarriaAlde bat gorria da eta Nafarroako kateak ditu, orla gisa paratuak, urrezko sotuerra eta gurutzea; beste aldea, berriz, urdin iluna da eta zortzi puntako izarra du, zilarrezko ilgoraren azpian. Udaletxearen fatxadan arma berak agertzen dira baina bi zatitan banatutako hondo bakarra beharrean, elkarri erantsitako bi armarri ikusten dira.

XIII. eta XIV. mendeetan San Andresen, hau da, elizako titularraren heriotza agertzen zuen zigilua ere paratzen zen bertan. Zigilu honen aleak Nafarroako Artxibategian, Iruñeko Katedralean eta Pabeko Artxibategian gordetzen dira.

Volver arriba