
Agerraldi Publikoa: Kontuak garbi
Martxoaren 27an, osteguna, 19:00etan, Kultur Etxean
2025-2026 ikasturteko aurreinskripzioak: martxoaren 24tik apirilaren 4ra izango dira, biak barne.
Aurrez izena emateko eskabideak aurkezteko bideak: Onarpen-prozesu arruntean parte hartzeko eskaera telematikoki egingo da, Educa Portalaren bidez. Eskaera tramitatzeko, eskatzaileak Educa Portal zerbitzuan sartu beharko du, Educa erabiltzaile-izen eta pasahitzarekin, ziurtagiri elektronikoarekin edo cl@ve sisteman sartzeko kredentzialen bidez (ikusi Educa Portalaren bidez izena emateko eskuliburua)
Haur Hezkuntzako lehen zikloko aurreinskripzioa eta matrikula (0-3 urte). 2025-2026 ikasturtea
Familientzako informazio orokorra
Diru-sarreren zinpeko aitorpena
Familiak hala eskatuz gero, lehen aukeran aukeratutako ikastetxearen erakunde titularrak izapideak egiten lagundu beharko du. Amalur Haur Eskolaren kasuan, izapideak ikastetxeko administrazio-bulegoan egingo dira (Ezkaba kalea 6, Atarrabia), 7:30etik 13:15era, 2025eko martxoaren 24tik apirilaren 4ra, biak barne. Gainera, martxoaren 31n arratsaldez ere artatuko da, 15:00etatik 17:00etara. Eskolan egin behar bada, hitzordua eskatu beharko da 948 012 012 telefonoan edo Udaleko web orrian. Hitzordua martxoaren 19tik aurrera hartu daiteke.
Eskolaren informazio gehiago:
Haur Eskolako bulegoetan (Ezkaba, 6)
Tel: 948142823
amalur@villava.es
Amalur Haur Eskola – Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala
Martxoaren 27an, osteguna, 19:00etan, Kultur Etxean
Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda
Eskaerak aurkezteko epea: martxoaren 28ra arte, Atarrabiako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez
Deja un comentario