2026ko urtarrilak 26

Amalur Haur Eskola: 2026-2027 ikasturteko aurreinskripzioak eta Ate Irekien Jardunaldia

Amalur Haur Eskola ezagutu nahi baduzu, gure ate irekien jardunaldira gonbidatzen zaitugu otsailaren 16an, astelehena, 16:00etan

Foto noticia

Ate Irekien Jardunaldia

Gure instalazioak eta hezkuntza-proiektua ezagutu nahi badituzu, informazio saiora gonbidatzen zaitugu.

  • Data: 2026ko otsailaren 16a
  • Ordua: 16:00
  • Tokia: Amalur Haur Eskola (Ezkaba kalea, 6).
  • Saioaren hizkuntza: Gaztelania.

Izen-ematea: Ate irekietan parte hartzeko, bidali posta elektroniko bat amalur@villava.es helbidera otsailaren 13a baino lehen.

Mezuan datu hauek zehaztu behar dira:

  • Haurraren jaiotza-data.
  • Haurra matrikulatzeko lehentasunezko hizkuntza eredua (euskara edo gaztelera).
  • Bertaratuko direnen kopurua

Oharra: Edukiera eta antolaketa dela eta, saioa helduentzat bakarrik izanen da. Mesedez, ez etorri haurrekin.

Eskabideak aurkeztea

Eskabideak aurkezteko epea 2026ko otsailaren 23tik martxoaren 6ra bitartekoa izanen da (biak barne).

Nola egin?

Eskabidea telematikoki eginen da Educa Portal bidez. Sartzeko, identifikazio-bide hauetako bat izatea beharrezkoa da:

  • Educako erabiltzailea eta pasahitza.
  • Ziurtagiri elektronikoa.
  • Cl@ve sistema.

Familiak hala eskatuz gero, lehen aukera gisa hautatutako zentroko titularrak lagundu beharko du izapideak egiten. Amalur Haur Eskolaren kasuan, izapidea ikastetxeko administrazio bulegoan eginen da (Ezkaba kalea 6, Atarrabia), aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Hitzordua otsailaren 16tik aurrera egongo da eskuragarri, 948 012 012 telefonoan edo esteka honetan.


Argibide gehiago eta kontaktua

Datak hurbildu ahala, informazio gehiago emanen dugu gune honetan bertan. Zalantzarik baduzu, hemen gaituzu:

Webgune ofiziala: Villava.es – Amalur HE
Helbidea: Ezkaba kalea 6, Atarrabia.
Telefonoa: 948142823
Posta elektronikoa: amalur@villava.es

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Conquis 3 Herri

Conquis 3 Herri

Aurretiko izen-emateak otsailaren 9tik 16ra, 948 012 012 telefonora deituz edo online

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba