Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko abuztuak 5

Asteburuan Hatortxu Rock jaialdian izandako eraso homofobo eta sexistak salatzen ditugu

Eraso sexistarik zein homofoborik ez!!!

Foto noticia

ZERO TOLERANTZIA EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREKIKO, eta, bereziki, sexu-indarkeriari, indarkeria sexistari eta indarkeria homofoboari dagokionean. Egiturazko arazo baten aurrean gaude. Emakumeen aurkako indarkeria, emakumeen aurka emakume izate hutsagatik, egiten dena da, eta emakumeen eta gizonen arteko botere-harremanetan ematen den desorekan du oinarria, harreman horiek egiturazkoak baitira.

Alkohola eta drogak eraso hauen ematea erraztu egiten dute, baina benetako arrazoia matxismoa, patriarkatua eta desberdintasunak dira

Emakumeak aske biziko garen jaiak nahi ditugu. Mezuak emakumeei bidaltzen zaizkie: «Kontuz ibili», «Ez egin hau», «Ez etorri bakarrik», «Ez hitz egin ezezagunekin». Askotan, erantzukizuna erasoa jasotzen duen pertsonen gain jartzen da, guztiz kontrakoa denean. Erasoen erantzuleak erasotzaileak dira, eta, beraz, beraiek gauzatu behar dute aldaketa euren jokatzeko moduan. Emakumeok jaiak libre eta beldurrik gabe bizi nahi ditugu.

Ahalduntzea eta autodefentsa feminista babesten ditugu.

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.