Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko abuztuaren 16an

Atarrabiak % 30eko bonoak eskaintzen ditu tokiko kontsumoa sustatzeko

Abuztuaren 16tik aurrera, izen-ematea zabalik egongo da bonu kanpainan parte hartzeko interesa duten Atarrabiako establezimenduentzat

Foto noticia

Abuztuaren 16tik aurrera izen-ematea zabalik egongo da Atarrabian bonu kanpainan parte hartzeko interesa duten establezimenduentzat. Izen-ematea Herritarren Arretarako Bulegoan egin behar da.

Oinarriak

Izena emateko formularioa

Nori zuzenduta dago?

Atarrabiako saltokiak eta zerbitzuak (ostalaritza ez dago deialdi honetan sartuta, Atarrabiako Udalaren diru-laguntza jaso berri duelako)

Zer bonu mota dira?

  • 10 €-koa (bezeroak 7 € ordaintzen ditu, Udalak 3 € jartzen ditu)
  • 25 €-koa (bezeroak 17 € ordaintzen ditu, Udalak 8 € jartzen ditu)

Noiz arte inskriba daitezke establezimenduak?

Irailaren 10era arte.

Noiz hasten da publikoarentzako kanpaina?

Irailaren 14tik urriaren 30era.

Nola kudeatuko da bonuen erosketa, trukea eta ordainketa?

Burlatan, Iruñean eta bonuak salgai jarri dituzten udalerri gehienetan bezala. Atarrabak www.bonosvillava-atarrabia.com webgunea jarri du martxan, bonuak erostetik trukera arte kudeatzeko. (Establezimenduek webgune honetan alta emateko moduari buruzko informazio zehatza bidaliko da, Udalak izena eman eta gero).

Informazio gehiago nahi izanez gero, bidali e-maila atarrabiavive@villava.es helbidera.

 

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.