Aste Forala Gaztelekuan
12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako jarduerak. Izen emateak azaroaren 17tik 28ra Gaztelekuan, 948 35 59 70 / 662 03 16 73
Foru Komunitateko 36 udalerrik bat egin dute Nafarroako Gobernuaren Ingurumen kanpainarekin. Kanpaina horren helburua da herritarrak sentsibilizatzea ura aurrezteko eta etxean arduraz erabiltzeko beharraz, ingurumenari eta osasunari lotutako arrazoiengatik.
Helburu horrekin, eta asmo hori modu grafiko eta hurbilean erakusten duen lekukotza gisa, Atarrabiako Udalak 4 minutuko hareazko 4.000 erloju txiki banatuko ditu bizilagunen artean datozen asteetan, etxean dutxa baten iraupena kontrolatzeko. Hori da Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) egoki jotzen duen eta larruazalaren higiene- eta osasungarritasun-irizpideen arabera gomendatzen duen gehienezko ur-denbora.
Dutxak 4 minutura mugatzeko ekimena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak Nasuvinsa sozietate publikoaren bitartez sustatzen duen Klimarako eta Energiarako Alkatetzen Itunaren barruan kokatzen da, klima-aldaketara egokitzeko LIFE NaAPTA proiektu europarraren esparruan.
12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako jarduerak. Izen emateak azaroaren 17tik 28ra Gaztelekuan, 948 35 59 70 / 662 03 16 73
25/1461 gora jotzeko errekurtsoa, deialdiaren lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka
Izen-emateak azaroaren 14ra arte, 948 130 734 telefonora deituz edo 660 437 510 whatsapp zenbakian
Deja un comentario