2026ko urtarrilak 14

Atarrabiako Ahalduntze Eskolako ikastaroa: Taichi – Chikung

Izen-emateak urtarrilaren 30a arte, 948 012 012 telefonora deituz

Foto noticia

Atarrabiako Ahalduntze pertsonalerako eta kolektiborako Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da eta ondoko helburuak ditu:

  • Emakumeengan beren autoestimua, autonomia, eskubideak izateko eskubidearen kontzientzia eta munduan izateko eta egoteko modua legitimatzen laguntzen duten gaitasun propioak konpontzeko edota garatzeko bideak sortzea.
  • Emakumeen egoera eta posizioa hobetzeko bideak sortzea udalerri edo lurralde osoan, batez ere genero desberdintasun eta diskriminazio egoerak nabarienak diren eremuetan

Elkargune honetan, emakumeok geure eskubideez jabetzen gara, gure kezkak eta ondoezak partekatzen ditugu, autonomia eta konfiantza lantzen ditugu eta sareak sortzen ditugu beste emakume batzuekin.

Eskolaren helburua emakumeon jabetze edo ahalduntze prozesuan eragitea da, maila guztietan. Horretarako, bizi dugun errealitatea ikuspegi feministatik aztertzen da eta denon artean aldaketarako tresnak lantzen dira.

Egunak:

  • Otsailak 4, 11, 18, 25
  • Martxoak 4, 11, 18, 25
  • Apirilak 1

Ordutegia: 10:00etatik 11:30etara.
Lekua: Martiket igerilekuan

Dinamizatzailea: Olga Navarro Cia, Chi Kung eta Tai Chiren I. mailako begirale nazionala eta Taichi Chiren 1. DAN gerriko beltza, oinarrizko bizi-euskarriaren eta DESAren ziurtagiriarekin (2023ko maiatzaren 17an berritua).

Izen-emateak:

Urtarrilaren 30a arte, 948 012 012 telefonora deituz.

Prezioa:

  • Erroldatuak: 25 €
  • Erroldatu gabeak: 35 €

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba