2023ko abuztuak 24
Landazabalen Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean egin beharreko obrak
Lanak abuztuaren 28an, astelehenean, hasiko dira

Datorren 2023ko abuztuaren 28an, Iruñeko Etorbideko espaloiko zoladura konpontzeari ekingo zaio, Landazabal taldeko 1etik 16ra bitarteko zenbakiei eta Ezkaba kaleko 17. zenbakiari dagokienez.
Jarduera horrek hilabete eta erdi iraungo duela aurreikusten da. Denbora horretan, inoiz edo behin, ibilgailuak pasabidea duten etxebizitzetara igarotzea kaltetuko da; hala ere, dagokion zerbitzuak denborarekin jakinaraziko die eragindako garajeetako jabeei, obra zatika eginen baita.
Oinezkoen zirkulazioa normaltasunez egin dadin ahaleginduko gara, eta, beharrezkoa denean, pasabide alternatiboak egokituko dira.
Jarduketa-eremuaren infografia orientagarria eransten da.
Sor dakizkizuekeen eragozpenengatik, barkamena eskatzen dizuegu.
Deja un comentario