Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko abuztuaren 16an

Atarrabiako Udalaren Kirol Instalazioak: Izenemateak 2021/2022 Denboraldia

Abuztuaren 24an irekiko da kirol eskoletan izena emateko epea, eta abuztuaren 25ean lehorreko eta uretako jardueretan izena emateko epea

Foto noticia
Izenematea Udalaren kirol eskoletan

Foileto informatiboaa ikusi

Atarrabian eta Ezcabarte-Anuen erroldatutakoentzako eskaintza esklusiboa (Atarrabian erroldatutakotzat jotzen dira urte bakoitzeko maiatzaren 1a baino lehen udal-erroldan alta emanda daudenak. Maiatzean berriro izena emateko, nahitaezkoa izango da erroldatuta egotea).

Izena emateko epea: abuztuaren 24tik irailaren 30era.

Eskainitako plazak izen-emate ordenaren arabera beteko dira.

Izen-ematea honela egingo da:

– Telefonoz, 948 012 012 telefonoaren bidez (012-Infolocal).

Txartel bidezko ordainketa-sistemagatik kobratuko da, inskripzioaren % 100 edo % 50 ordainduta (azken kasu honetan, kontu-zenbaki bat emango da, 2022ko urtarrilean gainerako % 50a igortzeko). Deiak astelehenetik ostiralera egin daitezke, 08: 00etatik 18: 00etara.

Kirol Zerbitzua itxaron-zerrendan izena eman dutenekin harremanetan jarriko da, haien egoeraren, aurreikusitako epeen eta hutsik dauden plazak betetzeko aukeren berri emateko.

Kontsultak:

– Udal igerilekuetako kiroletako zerbitzua (Martiket) Tfnoa. 948 12 49 99

– Herritarrak hartzeko bulegoa, Kale Nagusia 22, Tfnoa. 948 13 66 80

Ordainketa deuseztatzea:

Bajak – Itzultzeak: Baja eskaerak Udaletxean eginen dira idatzi baten bidez. Aktibitatea hasi ondoren ez da ordaindutako kopuruaren itzulketarik onartuko. Salbuespenezko kasuetan Herritarrak hartzeko Bulegoan eskatu eta justifikatu beharko da idatzi baten bidez.

Bigarren ordainketa bertan behera uzteko, beharrezkoa da idatziz baja eskatzea 2021ko abenduaren 31a baino lehen.

Izenematea Gazte eta helduendako jarduerak eta igerilekua

Foileto informatiboaa ikusi

Izena emateko egunak eta tokia:

Abonatuak: Abuztuaren 25etik irailaren 3ra, 948 012 012 telefonoan.

Ez abonatuak: Irailaren 1etik 3ra, 948 012 012 telefonoan.

Plaza libreak: irailaren 7tik aurrera, Martiket instalakuntzetako harreran, presentzia moduan.

Ordainketa: txartela bidez bakarrik. Irailaren 7tik aurrera, bertara joanda egindako izenemateak, eskudirutan edota txartela bidez ordaindu ahalko dira.

Jardueren hasiera: irailak 20.

Martiket abonua

Jardueren hasiera: irailak 6. Aktibatu zure abonua Martiket-en bulegoetan.

Kontsultak:

• Argibideetarako telefonoa: 948 33 49 20, 09:00etatik aurrera.

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.