2026ko urtarrilak 27

Atarrabiako Udalerako kontu-hartzaile lanpostua aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda egiteko deialdia

Eskabideak aurkezteko epea irekita egondo da otsailaren 9ko 14:30ak arte

Foto noticia

Prozesuan parte hartu nahi duten pertsonek modu telematikoan aurkeztu beharko dute eskabidea Atarrabiako Udaleko Erregistro Orokorrean, egoitza elektronikoaren bidez, 2026ko otsailaren 9ko 14:30ak baino lehen.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunari dagokionez.

Deialdian parte hartzeko eskabideak I. eranskineko eredua bete beharko du, eta honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

  • Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nortasuna egiaztatzen duen agiri ofizial baliokidearen fotokopia.
  • Deialdian parte hartzeko eskubidea ematen duen titulazio akademikoaren fotokopia.
  • Edozein enplegu-bulegotan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dagoela edo enplegua hobetzeko eskaera egin duela egiaztatzen duen fotokopia.
  • Euskararen ezagutza egiaztatzen duen titulazioaren fotokopia. Hizkuntza-eskola ofizial batek emandako gaitasun-agiria edo ofizialki baliokidetzat onartutako titulazio bat izan daiteke.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izango da.

Deialdiaren oinarri osoak

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba