
Gazte Bizi Plus Negua
Izen ematea eta ordainketak: abenduaren 12tik 20ra arte, 948 012 012ra deituz
Rosa Regàs andreak, Margarita Leoz andreak, Felipe Juaristi jaunak, Aritz Gorrotxategi jaunak eta José Mª Romera jaunak osatutako epaimahaiak bilera egin du gaur goizean Atarrabiako Kultur Etxean, eta 13: 00etan eman du erabakiaren berri udaletxeko osoko bilkuren aretoan:
1.- Dagozkion eztabaidak egin ondoren, epaimahaiak aho batez erabaki du Pedro de Atarrabia saria, gaztelaniazko modalitatean, 2.500 €-rekin, “TUTILIFIOQUI” kontakizunari ematea, “LINK” ezizenarekin aurkeztua, 138 zenbakiarekin, Pinar del Rioko (Kuba) Austin Llerandi Pérezi dagokiona.
2.- Dagozkion eztabaidak egin ondoren, epaimahaiak aho batez erabaki du Pedro de Atarrabia saria, euskara modalitateari dagokiona, 2.500 eurokoa, “LAINOA” kontakizunari ematea, “ZIRIMIRI” ezizenarekin aurkeztua, 18 zenbakiarekin, Gotzon Plaza Jaiori dagokiona, Bilbon (Bizkaia).
TUTILIFIOQUI, “LINK” ezizenarekin aurkeztua, Austin Llerandi Pérez, de Pinar del Rio (Kuba) kontakizun irabazlea irakurri
Argentinako diktaduraren esparruan kokatutako ipuin honek hiru zati ditu, oso ondo lotuak, eta bere kalitate literarioagatik, eraikuntza narratibo bikainagatik eta erritmoaren, ahotsen eta ikuspuntuaren erabilera trebeagatik nabarmentzen da. Obrak muturreko egoera baten dramatismo egokia transmititzen du, eta zorigaiztoko aldi historiko batean kokatutako gertakari dramatiko batzuen gizatasunik eza eta bidegabekeria agerian uzten ditu.
“LAINOA“, “ZIRIMIRI” ezizenarekin aurkeztua, Bilboko (Bizkaia) Gotzon Plaza Jaiok kontakizun irabazlea irakurri
Maisutasunez ehuntzen du giro oniriko eta misteriotsua, Atxaga, Torrente Ballester edo Luis Mateo Díezen oihartzunekin. Protagonista mendi artean galdutako herria da, eta batez ere ijitoak herrira etortzen direnean herria inguratzen eta ezkutatzen duen lainoa. Testuak errealismo magikotik edaten du eta jakin-mina pizten du, hizkuntza trebetasunez erabiltzen du eta baliabide literario eta sinbolikoz ondo hornituta dago. Poetikoa eta umoretsua da aldi berean.
Izen ematea eta ordainketak: abenduaren 12tik 20ra arte, 948 012 012ra deituz
Izen ematea eta ordainketak: abenduaren 12tik 20ra arte, 948 012 012ra deituz
Izen-emateak abenduaren 12tik 20era, 948 012 012 telefonora deituz
Deja un comentario