Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko abuztuak 29

Bero-sareko obrengatik hiria berroneratzeko laguntzen eskaera (46 poligonoko berokuntza)

Eskabideen aurkezpena: herritarren Arretarako Bulegoan, irailaren 5etik urriaren 31ra

Foto noticia

Diru-laguntzak

Onuradunek SARA indizea baino 1,7 aldiz diru-sarrera gutxiago izan beharko dituzte.

Diru-laguntza indibidualak izango dira, Nafarroako Gobernuaren Birgaitze Babestuaren Kalifikazioan aitortutako aurrekontu subentzionagarrian parte hartzeari laguntza-ehunekoa aplikatuz, eta kontuan hartuz eskatzailearen familia-unitatearen familia-diru-sarrera haztatuak (IFP) errenta egokiaren ondoriozko Nahikotasun Eskuragarriaren Adierazleari (SARA) erreferentzia egiten dioten errenta-atalase jakin batzuk.

Onuradunak, gehienez ere, 2.800 €jasoko ditu energetikoki eraginkorrak diren instalazioak hobetu edo gehitzeagatik.

Edonola ere, kalteberatasun-egoeretarako laguntzak jabeen erkidegoak, kooperatibak edo etxebizitza-elkarteak jasoko ditu, baina laguntza eman zaion jabeari edo gozamendunari esleitutako obraren kostua murrizteko erabiliko dira. Laguntza hau eman dela aldi berean jakinaraziko zaie interesdunari eta erakunde honi.

Diru-laguntza eskatzen duen finkaren (etxebizitza) jabeak aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Kalteberatasun-egoerarako ezohiko laguntza ordaintzeko eskabide-orria, 2. eranskinaren arabera.
  • Jabetzaren, usufruktuaren eta birgaitu beharreko higiezinen gaineko eskubide errealen egiaztapena, Jabetza Erregistroko informazio-ohar sinple eguneratuaren bidez. (Ohar soila eta ermandade-testamentua, azken borondateak edo jaraunspenaren onarpena)
  • Etxebizitza horretan erroldatuta egotea, 3 hilabeteko antzinatasunarekin, non eta ez den egiaztatzen etxebizitza aldatzea eragiten duten salbuespenezko inguruabarrak (adinekoen bizilekua).
  • Familia-unitatearen edo bizikidetza-unitatearen PFEZaren aitorpena, eskaera egiten den egunean indarrean dagoena (2021eko ekitaldiko errenta-aitorpena)
  • Udalari berariaz baimena ematea laguntza Jabeen Komunitatearen banku-kontuan ordain dezan, Nafarroako Gobernuaren inprimakiaren arabera (erantsitako dokumentua).
  • Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Departamentuak edo beste edozein administrazio eskudunek (desgaitasuna egiaztatua duten pertsonak, genero-indarkeria) emandako zirkunstantzia bereziak egiaztatzen dituen dokumentazioa edo ziurtagiria.

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.