2024ko martxoak 19

Billabesaz, egun oroz energia hobearekin

Helburua pertsonak eta tokiak lotzea da, eta modu iraunkor batean egitea

Foto noticia

2014an, Iruñerriko Mankomunitateak helburutzat hartu zuen 2030erako karbono-neutraltasuna lortzea. Neutraltasun hori lortzeko, plan bat egin zen, eta plan horretako jarduketen artean dago, besteak beste, Eskualdeko Hiri Garraioko zerbitzuaren flota deskarbonizatzea.

Hamar urte geroago, gutxiago kutsatzen duten energiak progresiboki sartzen joateak eta eraginkorragoak diren jardunbideak gauzatzeak ahalbidetu du emaitza hauek lortzea:

  • Flotako hiru autobusetatik batek energia elektrikoa edo isurpen baxuko erregaiak erabiliko ditu urte honetan (2014an, % 14 ziren).
  • 3 milioi litro gasolio baino gehiago erabiltzea ekidin da.
  • Berotegi-efektuko gasen isurpenak % 17 gutxitu dira.

Denbora honetan, Mankomunitateak esperientziak eta proiektuak partekatu ditu beste erakunde batzuekin, eta, beste ekimen batzuen artean, STARDUST izenekoan parte hartu du. Hain zuzen ere, Europar Batasunaren proiektua da, I+G+b arloko elkarlan-esparrua eskaintzen duena, karbonoan oinarritutako hiriak hiri adimendunak, oso eraginkorrak eta pertsonen ongizatera bideratutakoak bihurtzeko.

Esperientzia honen esparruan, Eskualdeko Hiri Garraioaren linea oso bat elektrifikatu da, 9. linea, osorik elektrifikatu den lehen linea.

Jarraitu beharreko bidea. Gure misioa pertsonak eta tokiak lotzea da, eta modu iraunkor batean egitea, geroko belaunaldiengan pentsatuta. Asmo handiko helburua da, eta klima-aldaketaren egoera honetan herritarren babesa behar du, pertsonekin, hiriekin eta ingurumenarekin errespetuzkoak diren garraiobideak erabiltzeko eta haiei prestigioa emateko.

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba