Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2020ko azaroaren 26an

Nafarroak abenduaren 18ra arte luzatu ditu COVID-19ari eusteko neurriak: 61/2020 eta 410/2020 Foru Aginduak, Covid-19aren neurriak zati batean aldatzen dituztenak

Nafarroako Foru Komunitaterako prebentzio neurri bereziak

Foto noticia

Azaroaren 25eko 276. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da 61/2020 Foru Agindua, azaroaren 25ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zati batean aldatzen baita Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 57/2020 Foru Agindua, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu zituena Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz, eta azaroaren 4ko 58/2020 Foru Aginduak eta azaroaren 16ko 59/2020 Foru Aginduak luzatu eta zati batean aldatu zutena.

Honakoak dira Foru Agindu horrek arlo bakoitzean ezarritako aldaketak:

Ostatuak eta jatetxeak: aire zabaleko terrazak irekitzea baimentzen da honako baldintzetan:

  • Mahaien arteko tartea 2 metrokoa izanen da.
  • Establezimenduetako titularrek seinaleak egin beharko dituzte lurrean, mahaiak kokatu behar diren tokietan, segurtasun tartea errespetatze aldera.
  • Mahai bakoitzean, gehienez, 4 pertsona egonen dira, eta kasu guztietan mantendu beharko da pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun tartea.
  • Terrazak 21:00etan itxiko dira beranduenez.
  • Debekaturik dago erretzea 2 metroko segurtasun tartea gordetzea bermatzerik ez badago.

Toki entitateek terrazetarako eremuak handitu ahalko dituzte, baina beti bermatu beharko da mahaien arteko eta pertsonen arteko tartea.

Liburutegiak: beren jarduerei lotutako zerbitzuak emanen dituzte, baina ezin izanen dute gainditu baimenduriko gehieneko edukieraren %50; liburutegi eta ludoteketan haurrentzako jarduerak egiten ahalko dira, gehienez ere sei partaideko taldetan.

Haurren jolastokiak eta aire zabaleko kirol eremuak: erabiltzen ahalko dira, baldin eta ez bada gainditzen baimendutako gehieneko edukieraren %50.

Monumentuak, erakustaretoak eta museoak: ezin izanen da gainditu baimendutako gehieneko edukieraren %50. Bisita edo jarduera gidatuak gehienez ere 12 pertsonako taldetan eginen dira.

Zinemak, antzokiak, auditoriumak, karpadun zirkoak eta antzekoak, aire zabaleko esparruak eta antzeko beste lokal batzuk, eta ikuskizun publikoetarako eta olgetako edo aisialdiko jardueretarako establezimenduak: beren jarduera gauzatzen ahalko dute aurretik esleitutako eserlekuak erabilita, baldin eta gainditzen ez bada baimenduriko gehieneko edukieraren %40. Ezin izanen dira inolaz ere 150 pertsona baino gehiago bildu. Ixteko ordua 22:00ak arte luzatzen da.

Aire zabaleko esparruetan eta antzeko lokaletan egiten diren jarduerak, eta ikuskizun publikoetarako, josteta edo aisia jardueretarako establezimenduak:  ezin izanen da gainditu baimendutako gehieneko edukieraren %40; edonola ere, 300 lagun bilduko dira gehienez.

Barrualdeko eremuetan 150 pertsona baino gehiago eta kanpokoetan 300 pertsona baino gehiago biltzen dituzten jardueretarako, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren txosten loteslea beharko da.

Bisitak eta irteerak zentro sozio-sanitarioetan: bisitak eta irteerak baimenduko dira, betiere Eskubide Sozialetako kontseilariak emaniko azaroaren 23ko 410/2020 Foru Aginduan ezartzen diren baldintzetan.

Neurri horiek guztiak azaroaren 26tik abenduaren 2ra bitarte egonen dira indarrean.

NOTICIAS RELACIONADAS

Deja un comentario