Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko irailaren 17an

COVID-19ren bilakaeraren ondorioz hartutako prebentzio-neurri espezifikoak

Neurri eta berrikuntza nagusiak

Foto noticia

Nafarroan irailaren 30era arte indarrean dauden neurriak

Ostatuak eta jatetxeak:

  • Beranduago itxi ahalko dute: 02:00etan, ostatu, kafetegi eta jatetxeen kasuan; eta 03:00etan, taberna berezien eta ikuskizunetarako kafetegien lizentzia duten establezimenduen kasuan.
  • Terrazetan ez dago mahai bakoitzeko pertsona kopuru mugarik. Hala ere, 70 cm baino gutxiago aldea edo diametroa duten mahaien edo upelen bueltan gehienez ere bi pertsona egonen dira.
  • Barnealdean, mahaien inguruan ezin izanen dira 10 pertsona baino gehiago elkartu.

Diskotekak eta dantzalekuak:

  • Jarduera baimentzen da, barreneko aldearen edukiera %50 bete arte, gehienez. 10 laguneko mahaietan kontsumituko da. Lokal horiek 04:30ean itxiko dira.

Bingoak, eta joko-, apustu- eta jolas-aretoak:

  • Bingoek eta joko aretoek 02:00etan itxi beharko dute eta jolas aretoek, berriz, 01:00ean.

Elkarte gastronomikoak eta peñak:

  • Mahaien inguruan ezin izanen dira hamar pertsona baino gehiago elkartu.

Zezen plazak eta zezenketetarako esparru eta instalazioak:

  • Ezin izanen da gainditu baimendutako gehieneko edukieraren %75. 1.000 pertsonarentzako edukiera gaindituz gero, NOPLOIren txostena beharko da.

Aisialdiko etxabeak, pipoteak edo antzekoak:

  • Irekirik egoten ahalko dira, Foru Aginduan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Era berean, kendu egin da bilerak eremu publikoan eta pribatuan arautzen zituen apartatua.

 

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.