2023ko maiatzak 19
Deialdia, Atarrabiako Udalaren kirol-instalazioak kudeatzen dituen Kirol Martiket 2015 SL enpresa publikoan Eskalada Monitore lanpostua aldi baterako kontratatzeko eta ordezkatzeko izangaien zerrenda osatzeko
Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak Atarrabiako Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan (Kale Nagusia, 22) aurkeztu beharko dira, ekainaren 7eko 14:30ak baino lehen

Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
1. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
2. Deialdian parte hartzeko eskubidea ematen duen titulazio akademikoaren fotokopia konpultsatua.
3. Puntuagarria izan daitekeen prestakuntza espezifikoko titulazioen fotokopia konpultsatua.
4. Lanbide-esperientzia egiaztatzeko, erakunde kontratatzailearen ziurtagiria eta Gizarte
Segurantzako kotizazio-ziurtagiria aurkeztu beharko dira. Erakunde kontratatzailearen ziurtagirietan honako hauek jaso beharko dira: lanbide-kategoria, lanpostuaren izena, lanaldi mota (lanaldi partzialen kasuan, ehunekoa edo ordu-kopurua adierazita) eta lan egindako aldiaren hasiera- eta amaiera-data zehatzak.
Deja un comentario