Deialdia, herriko elkarteei laguntzak emateko, 2023. urtean kultur aktibitateak egiteko
Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 28an amaitzen da

Deialdi honen xedea da kultura-erakundeek eta -kolektiboek egindako kultura-jardueretarako proiektu eta ekintzetarako laguntzak arautzea, baldin eta kultura-jarduerak modu egonkorrean garatzen badira Atarrabiako eremuan 2023. urtean.
Deialdi honetako onuradunek ondoko betebeharrak bete beharko dituzte:
- Irabazi-asmorik gabeko elkartea izatea, eta elkarte horren estatutuetan, bere helburuen artean, deialdi honen xedearekin zerikusia duten jarduerak egitea agertzea.
- Atarrabiako Udaleko Erakundeen Erregistroan legez eratuta eta inskribatuta dagoen erakundea izatea.
- Egoitza soziala eta fiskala Atarrabian izatea.
Ezin izanen dira onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan ezarritako egoeraren batean dauden erakundeak.
Eskaerak aurkezteko epea 2023ko otsailaren 28an, 14:00etan, amaitzen da.
Eskaerak Atarrabiako Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoko Erregistroan aurkeztuko dira (Kale Nagusia, 22.
Diru-laguntza eskabidea, deialdi honetako I. Eranskinean jasotzen den eskabide ereduarekin bat etorriko da.
Eskabidearekin batera (I. Eranskina) ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:
- Atarrabiako Udaleko Erakundeen Erregistroan inskribaturik dagoelako agiria.
- Kultur aktibitateen egitaraua, II. Eranskineko ereduari jarraiki
This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.
Deja un comentario