2026ko urtarrilak 19

Deialdia, herriko elkarteei laguntzak emateko, 2026. urtean kultur aktibitateak egiteko

Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 27an amaitzen da

Foto noticia

Deialdi honen xedea da kultura-erakundeek eta -kolektiboek egindako kultura-jardueretarako proiektu eta ekintzetarako laguntzak arautzea, baldin eta kultura-jarduerak modu egonkorrean garatzen badira Atarrabiako eremuan 2026. urtean.

Deialdiaren oinarriak

Deialdi honetako onuradunek ondoko betebeharrak bete beharko dituzte:

  • Irabazi-asmorik gabeko elkartea izatea, eta elkarte horren estatutuetan, bere helburuen artean, deialdi honen xedearekin zerikusia duten jarduerak egitea agertzea.
  • Atarrabiako Udaleko Erakundeen Erregistroan legez eratuta eta inskribatuta dagoen erakundea izatea.
  • Egoitza soziala eta fiskala Atarrabian izatea.

Ezin izanen dira onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan ezarritako egoeraren batean dauden erakundeak.

Eskaerak aurkezteko epea 2026ko otsailaren 27an, 14:00etan, amaitzen da.

Eskaerak Atarrabiako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Kale Nagusia, 22) edo bere Erregistro Elektronikoan.

Diru-laguntza eskabidea, deialdi honetako I. Eranskinean jasotzen den eskabide ereduarekin bat etorriko da.

Eskabidearekin batera (I. Eranskina) ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:

  • Atarrabiako Udaleko Erakundeen Erregistroan inskribaturik dagoelako agiria.
  • Kultur aktibitateen egitaraua, II. Eranskineko ereduari jarraiki

Eskabidea (I. Eranskina)

Egitaraua (II. Eranskina)

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba