Deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko, Herritarren Arretarako Bulegoan informazioko ofizialaren lanpostuan aldi baterako kontratazioaren bidez aritzeko
Bigarren probaren behin-behineko emaitzak pliken ekitaldiaren irekiera ondoren

Izangaien betekizunak
- Goi-mailako batxiler-titulua edo bigarren mailako lanbide-heziketako titulua edo baliokidea izatea.
- Hizkuntza-eskakizuna: Udaleko plantilla organikoan ezarritakoaren arabera, nahitaezkoa da euskara jakitea C1 graduan, ahozko domeinuan, eta B2 graduan, idatzizko domeinuan, hizkuntzen Europako erreferentzia-esparru bateratuan ezarritakoen artean.
Eskabideak onartzea
Prozesuan parte hartu nahi duten pertsonek Atarrabiako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dute eskabidea, aurrez aurre edo beren egoitza elektronikoaren bidez, irailaren 8ko (ostirala) 14: 30ak baino lehen, I. eranskineko ereduaren arabera. Eredu horrekin batera honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Izangaiaren nortasuna egiaztatzen duen Nortasun Agiri Nazionalaren edo agiri ofizial baliokidearen fotokopia.
- Batxilergoko, Lanbide Heziketako bigarren mailako tituluaren edo baliokidearen fotokopia, edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eskuratzeko moduan dagoena.
- Euskararen ezagutza egiaztatzen duen fotokopia, ahozko domeinuko C1 eta idatzizko domeinuko B2 mailan, gutxienez, hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuan ezarritakoen artean. Egiaztagiri hori Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat onartutako titulazio bat izan daiteke.
I. eranskina (eskabide-eredua)
Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda (2023/09/11)
Onartuen eta baztertuen behin-betiko zerrenda (2023/09/14)
Erantzunen txantiloia (2023/09/14)
Lehenengo probaren behin-behineko emaitzak (2023/09/14)
Lehenengo probaren behin-betiko emaitzak (2023/09/19)
Bigarren probaren behin-behineko emaitzak eta pliken ekitaldiaren irekiera (2023/09/22)
Bigarren probaren behin-behineko emaitzak pliken ekitaldiaren irekiera ondoren (2023/09/22)
Deja un comentario