
2025. urteko Zirkulazio Udal Zerga igorri da
Ordainagiria ordaintzeko epea martxoaren 26an amaituko da
LEHENA.- HITZARMENAREN xedea da horrela eskatzen duen herriko edozein Talde Artístikok, herriko udalaren Atarrabiako Udaleko Kultura Zerbitzuarentzat egin musika emanaldien zein antzezpenen urteroko erregulazioa eta hauengatik Udalak ordaindu beharrekoaren era eta zenbatekoaren zehaztapena.
BIGARRENA.- Ondoko baldintzak betetzen dituzten Talde Artistikoek aurkeztu ahalko dira deialdi honetara:
a) Irabazi asmorik gabeko talde artistikoa izatea
b) Legalki eraturiko elkartea izatea, IFZa izatea eta Atarrabiako Udaleko Erakundeen Erregistroan izena emana izatea..
c) Atarrabian egoitza soziala izatea.
d) Bere kideen %85 gutxienez Atarrabian erroldaturik egotea.
Diru-laguntzen gaineko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13 artikuluko 2. eta 3. azpiataletan ezartzen diren baldintzetakoren bat betetzen duten taldeek ezin aurkeztu dira deialdi honetara.
HIRUGARRENA.- Hitzarmenpeko ekitaldien kopuru eta zenbatekoa laguntza-subentzioa izaera izanen dute, gure herriko kulturaren garapenari ekarpen garrantzitsua egiten dioten talde iraunkorrentzako laguntza-neurri modura itxuratzen delarik.
LAUGARRENA.- Entitate Artistikoak Hitzarmenean finkaturiko bezainbat ekitaldi burutuko ditu, hauek irekiak eta jendaurrekoak izanen direlarik. Talde Artistikoak horretarako finkatutako jantziak erabiliko ditu.
BOSGARRENA.- Udalak ekitaldi bakoitzeko hitzarturiko diru-kopurua ekitaldia egin ondoren eta epe ezberdinetan ordainduko du. Horretarako, Taldeak ekitaldiari dagokion fitxa (1. eranskina) aurkeztu beharko du aurretik.
SEIGARRENA.- Ekitaldi bakoitzari dagokion diru kopurua, Entitateak aldez aurretik eskarian zehazturiko eta bere izenean egon beharko duen horretarako jakinarazitako banku kontuan ordainduko da. Kontu hau ezin egongo da pertsona baten izenean.
ZAZPIGARRENA.- Entitatearen erruz edo hitzarmen honen zati edo osotasuna bete ezaren ondorioz, Entitatearen berezko zailtasunak direla medio, edo beronen desagertzearen ondorioz egin gabe gera litezkeen ekitaldiak ez dira ordainduko. Ekitaldiak bere osotasunean ordainduko dira, hauen bertan behera geratzekoaren arrazoia Entitate Artistikoaren edo Udala ez den kasuetan, Entitate antolatzailearen landakoa denean.
ZORTZIGARRENA.- Ekitaldiaren antolatzailea Udala ez denean, entitate antolatzaileak, Udalak entitate artistikoekin dituen betebehar berberak izanen ditu.
BEDERATZIGARRENA.- Entitate artistikoa Udalarekin harremanetan jarri nahi badu Kultura Zerbitzuaz baliatuko da, azken hau izango baita Kultura Zerbitzuaren aurrean proposamen egokiak aurkezteko arduraduna.
HAMARGARRENA.- Jardunaren komunikazioari dagokionez, halakorik balego, honako arau hauek hartuko dira kontuan:
Aurreko betebeharra ez betetzeak doakion diru-laguntzaren murrizketa ekarriko luke.
HAMAIKAGARRENA.- Ekitaldi baten gutxieneko iraupena 60 minutukoa izanen da musika taldeentzat eta 30 minutukoa dantza taldeentzat.
HAMABIGARRENA.- Hitzarmenaren balizko berriztapenari begira, hitzarturiko ekitaldien artean buruturikoen kopurua, herritarren eskakizunaren joera, erakundearen kalitate artistikoa, etab… balioetsiko dira.
HAMAHIRUGARRENA.-Udalarekin hitzarmena sinatu nahi duten herriko Entitate Artistikoek, Atarrabiako Udalak ezarritako otsailaren 14rainoko epea dute hori gauzatzeko. Eskaerak Udaletxeko Herritarrak Hartzeko Bulegoko erregistroan aurkeztuko dira (kale Nagusia 22) edo Udalaren erregistro elektronikoan (www.villava.es)
HAMALAUGARRENA.- Honako hitzarmena, 2025. urtean eginiko aktibitateei dagokie eta 2025. urteko abenduaren 31n akitzen da.
Ordainagiria ordaintzeko epea martxoaren 26an amaituko da
Aurreinskripzioak otsailaren 10etik 14ra, 948 012 012 telefonora deituz edo online
Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 28an amaituko da, 14.00etan
This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.
Deja un comentario