Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko azaroak 25

Deialdia, udaltzain-agente izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko

Proba fisiko eta euskerakoaren betiko emaitzak

Foto noticia

Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Atarrabiako Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira, edo baliatuz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduaren arabera bete beharko dira. Atarrabiako Udaleko Herritarrei Laguntzeko Bulegoan eskura daiteke, edo Interneten bidez, www.villava.es webgunean edo deialdi hau jasotzen duen aldizkari ofizialetik. Bertan izangaiek adieraziko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela.

Baldin eskabidea aurkezten bada posta bulego batean, aurkeztu beharko da gutun-azal ireki batean, postako langileek eskabideari jar diezazkioten data eta zigilua, ziurtatu aurretik.

Eskabidearekin batera dokumentazio hau aurkeztuko dute:

a) Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 21,05 euro ordaindu izanaren ordainagiria (diru-sarrera egiteko kontua: ES70 3008 0069 1926 2997 4524).

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Ordainagirian agertuko dira izangaiaren izena, NANa, eskuratu nahi den lanpostuaren izena eta zein kontu-zenbakitan egin den ordainketa.

b) Osasun ziurtagiri ofiziala, izangaiak 1. eranskinean agertzen diren proba fisikoak egiteko gaitasuna duela egiaztatzen duena.

c) Euskararen ezagutza maila egiaztatzeko hautazko proba egitetik salbuetsi nahi dutenek, Hizkuntza Eskolaren gaitasun agiria, EGA titulua edo horien baliokidearen kopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

d) Igoera txandako izangaiek aurkeztu beharko dute abiaburuko lanpostua, maila eta bertan duten antzinatasuna frogatzen dituen agiria, zein administraziotakoak diren, hartan ziurtagiriak emateko eginkizuna esleitua duen organoak emana.

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda (2022/07/28)

(Baztertuek hamar egun baliodun izango dituzte erreklamazioak aurkezteko edo zuzentzeko. Egun horiek ebazpena NAOn argitaratzen denetik aurrera hasiko dira kontatzen)

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda (2022/08/30)

Euskera frogaren emaitzak (2022/09/15)

Froga teorikoaren A eta B plantilen zuzenketa (2022/09/15)

Proba teorikoaren behin-behineko emaitzak (2022/09/19)

Proba teorikoaren aurkako alegazioak ebazteko akta eta proba fisikoen deialdia (2022/10/19)

Proba teorikoaren behin betiko emaitzak (2022/10/21)

Akats zuzenketa (2022/10/27)

Bigarren probaren behin-behineko emaitzak eta hirugarren probaren deialdia (2022/10/27)

Euskera frogaren behin-behineko emaitzak (2022/10/28)

Proba fisiko eta euskerakoaren betiko emaitzak (2022/11/11)

Proba psikoteknikoen behin-behineko emaitzak (2022/11/25)

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.