Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko ekainaren 23an

Deialdia, udaltzain-agente izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko

Guztizko emaitzak argitaratu dira

Foto noticia

Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Atarrabiako Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat erabiliz. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduaren arabera bete beharko dira. Atarrabiako Udaleko Herritarrei Laguntzeko Bulegoan eskura daiteke, edo Interneten bidez, www.villava.es webgunean edo deialdi hau jasotzen duen aldizkari ofizialetik. Bertan izangaiek adieraziko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela.

Baldin eskaera aurkezten bada posta bulego batean, aurkeztu beharko da gutun-azal ireki batean, postako langileek eskabideari data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu aurretik.

Eskabidearekin batera dokumentazio hau aurkeztuko dute:

a) Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 21,05 euro ordaindu izanaren ordainagiria (diru-sarrera egiteko kontua: ES70 3008 0069 1926 2997 4524).

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Ordainagirian agertuko dira izangaiaren izena, NANa, eskuratu nahi den lanpostuaren izena eta zein kontu-zenbakitan egin den ordainketa.

b) Osasun ziurtagiri ofiziala, izangaiak 1. eranskinean agertzen diren proba fisikoak egiteko gaitasuna duela egiaztatzen duena.

c) Euskararen jakite-maila egiaztatzeko hautazko proba egitetik salbuetsi nahi dutenek, Hizkuntza Eskolaren gaitasun agiria, EGA titulua edo horien baliokidearen kopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

d) Igoera txandako izangaiek abiaburuko lanpostua, maila eta bertan duten antzinatasuna frogatzen dituen agiria aurkeztu beharko dute, zein administraziotakoak diren, hartan ziurtagiriak emateko eginkizuna esleitua duen organoak emana

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda (2021/02/11)

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta probak egiteko egutegia (2021/03/12)

Epaimahaiaren akta (2021/03/25)

II. eranskineko proba teorikoaren erantzunen txantiloia (2021/03/25)

Akta eta eranskina Proba teorikoaren erantzunen txantiloia II. eranskina zuzenduta (2021/03/26)

Euskara probaren emaitzen akta (2021/03/26)

Proba teorikoaren behin-behineko emaitzak (2021/03/30)

Proba teorikoaren behin-behineko emaitzei egindako alegazioak ebazteko akta (2021/04/14)

Proba teorikoaren behin betiko emaitzak eta hurrengo probaren deialdia (2021/04/14)

Proba fisikoak egiteko jarraibideak (2021/04/22)

Proba fisikoen emaitzak (2021/04/26)

Proba fisikoen behin-betiko emaitzak (2021/05/07)

Euskera-puntuazioa (2021/05/07)

Proba psikoteknikoen deialdia (2021/05/24)

Proba psikoteknikoen emaitzak (2021/06/14)

Emaitzak guztira (2021/06/23)

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.