Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko azaroak 21

Desgaitasunagatik aparkatzeko txartel guztiak martxoaren 24a baino lehen berritu beharko dira

Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela bateratu eta erregistro bakarra sortu du Nafarroak

Foto noticia

Gizarte Eskubideen Sailak minusbaliatuentzako aparkatzeko txartel guztietarako baimenen erregistro bakarra sortzea amaitu du jadanik. Horrela, egiaztagirien bikoizketak eta erabilera desegokiak saihestuko dira. Erregistro honek, eraginkorra izan dadin, gaur egun indarrean dauden txartel guztiak berritzera behartuko du. Datorren urteko martxoaren 24ra arte txartela berritzeko epea dago. Berritzea pertsona erroldatuta dagoen udaletan egin beharko da, edo modu telematikoan. Berritzea eskatzeko epea 2023ko martxoaren 24an amaituko da, salbuespenezko kasuetan izan ezik.

Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartel berriak bakarrak, pertsonalak eta besterenezinak izango dira, hartzailea pertsona fisikoa bada, eta titularrak ibilgailua gidatzen duenean edo bertan garraiatzen denean bakarrik erabiliko dira. Horrela, titulartasuna pertsona juridiko batena denean bakarrik egongo da lotuta txartela ibilgailuaren matrikula-zenbaki bati, eta zenbaki hori mugikortasun mugatuko pertsonen garraiorako baino ez da izango.

Nork berritu behar du txartela? Desgaitasunen bat duten eta gaur egun txartel bat duten pertsona guztiak.

Zer epe dago? 2023ko martxoaren 24ra arte. Data horretatik aurrera txartel berria bakarrik balioko du. Doakoa da.

Non eskatu? Aurrez aurre erroldatuta dagoen udalean, orain arte bezala. Atarrabian, Herritarrei Arreta Emateko Bulegoan (Kale Nagusia 22). Berrikuntza gisa, Nafarroako Gobernuaren webgunearen bidez ere izapidetu ahal izango da.

Zer abantaila ditu erregistro bakarrak? Udalerri guztiek bertara iraultzen dute beren txarteletako informazioa, eta Nafarroako edozein tokitako agenteek egiaztagiri baten legezkotasuna egiazta dezakete. Orain, udalerri bakoitzak berak jaulkitakoak indarrean ote zeuden baino ez zekien. Era berean, kolektibo horren benetako datuak lortzeko eta plazak eta beste politika batzuk non kokatzen diren planifikatzeko aukera emango du.

Zenbatekoa da isuna desgaituentzako plaza batean bidegabe aparkatzeagatik? 200 euro, kontuan hartu gabe garabiaren kostua autoa eramanez gero.

Txartel motak:

  • Iraunkorra: Nafarroako Gobernuak aitortutako desgaitasuna (mugikortasun murriztua) duten pertsonentzat. Bost urterako emango dira, eta luzatu ahal izango dira, egoerak hala eskatzen badu. Berritzeko, karneta tamainako argazki berri bat aurkeztu beharko da.
  • Behin-behinekoa: mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, nahiz eta gaixotasun edo patologia oso larri batengatik ofizialki onartuta ez egon. 6 hilabeterako izango da, eta urtebete arte luza daiteke. Berritzeko, karneta tamainako argazki bat eta osasun-zentroaren txosten medikoa aurkeztuko dira.

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.