2024ko irailak 13

Diru-laguntza deialdia, euskarazko udalekuetan parte hartzen dutenentzat (D eredua)

Eskaerak aurkezteko epea: irailaren 16tik urriaren 4ra

Foto noticia

Atarrabiako Udalak, Euskara Zerbitzuaren bidez, euskara hutsezko udalekuetan parte hartzea diruz lagunduko du.

Deialdiaren oinarriak

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek eskatu ahalko dute diru-laguntza:

  • Lehen Hezkuntza edo DBHko ikaslea izatea.
  • D ereduko ikaslea izatea (ikastetxe publikoan edo ikastolan euskaraz ikasten dutenak)
  • Atarrabian edo Ezkabarten erroldatua egotea udalekuak irauten duen bitartean eta diru-laguntza eskatu eta ebazten den bitartean.

Eskabideak irailaren 16tik urriaren 4ra bitarte aurkeztuko dira telematikoki, erregistro elektronikoaren bidez, edo aurrez aurre, Atarrabiako Udalaren Erregistro Orokorrean, instantzia sinatuan.

Eskabidearekin batera ondoren aipatzen diren agiriak eta informazioa aurkeztu beharko da:

  • Eskatzailearen edo legez ordezkatzen duen aita/ama/tutorearen NAren fotokopia.
  • Adinez txikia eskolatua dagoen ikastetxearen eskolatze-agiria, non ikastetxearen izena eta hizkuntza eredua zein den agertzen diren.
  • Udalekua antolatzen duen entitateak izenpeturiko dokumentua, non hari buruzko baldintzak –euskarari emandako tratamendua eta helburu linguistikoak, iraupen datak, jardueren egitaraua edo liburuxka- eta asistentzia egiaztagiria azaldu behar diren.
  • Udalekuaren matrikularen ordainagiria (banketxeak egindakoa) non kostuaren %100 ordainduta agertuko den.
  • Diru-laguntza jasotzeko nahi den banku-libretaren lehen orriaren fotokopia (IBAN zenbakia).

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen 2024ko Festetako Bandoa

2024ko Festetako Bandoa

Ostalaritza, txoznak, atrakzioak, orkestrak, zirkulazioa, zezenketen inguruko araudia, zezensuzkoa…

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba