Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko abuztuak 23

Diru-laguntza deialdia, euskarazko udalekuetan parte hartzen dutenentzat (D eredua)

Eskabideak irailaren 18tik urriaren 5era bitarte aurkeztuko dira Atarrabiako Udalaren Erregistro Orokorrean

Foto noticia

Atarrabiako Udalak, Euskara Zerbitzuaren bidez, euskara hutsezko udalekuetan parte hartzea diruz lagunduko du.

Deialdiaren oinarriak

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek eskatu ahalko dute diru-laguntza:

  • Lehen Hezkuntza edo DBHko ikaslea izatea.
  • D ereduko ikaslea izatea (ikastetxe publikoan edo ikastolan euskaraz ikasten dutenak)
  • Atarrabian edo Ezkabarten erroldatua egotea udalekuak irauten duen bitartean eta diru-laguntza eskatu eta ebazten den bitartean.

Eskabideak irailaren 18tik urriaren 5era bitarte aurkeztuko dira Atarrabiako Udalaren Erregistro Orokorrean, instantzia sinatuan.

Eskabidearekin batera ondoren aipatzen diren agiriak eta informazioa aurkeztu beharko da:

  • Eskatzailearen edo legez ordezkatzen duen aita/ama/tutorearen NAren fotokopia.
  • Adinez txikia eskolatua dagoen ikastetxearen eskolatze-agiria, non ikastetxearen izena eta hizkuntza eredua zein den agertzen diren.
  • Udalekua antolatzen duen entitateak izenpeturiko dokumentua, non hari buruzko baldintzak –euskarari emandako tratamendua eta helburu linguistikoak, iraupen datak, jardueren egitaraua edo liburuxka- eta asistentzia egiaztagiria azaldu behar diren.
  • Udalekuaren matrikularen ordainagiria (banketxeak egindakoa) non kostuaren %100 ordainduta agertuko den.
  • Diru-laguntza jasotzeko nahi den banku-libretaren lehen orriaren fotokopia (IBAN zenbakia).

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.